Politika

Donostiako EAJko udal taldearen bozeramailetza utzi du Sudupek, alderdiaren konfiantza falta argudiatuta

Zinegotzi karguan jarraituko duen arren, Donostiako Udaleko EAJko taldeareren bozeramailetza uztea erabaki du Roman Sudupek. Azaldu duenez, EAJk behar adinako babesik ematen ez diolako hartu du erabaki hori. Datorren astean enpresa pribatura itzuliko dela iragarri du.

2006ko martxoaren 31
15:20
Entzun
Azkenaldian EAJk konfiantza kendu diola uste du Sudupek, besteak beste, Kutxako kontseilari Xabier Ezeizabarrena izendatu duelako bere ordez Kutxako kontseilari izateko. Babes gabezia hori udal taldeko bozeramaile lana behar bezala egiteko oztopo dela agertu du, eta horregatik uzten duela kargu hori.Hala ere, zinegotzi karguan jarraituko duela hitzeman du, eta ez duela EAJren aurkako ageriko kritikarik egingo. "Ez espero nigandik alderdiaren zein arduradunen aurkako kritikarik egiterik, ezta nire kalterako erabakiak hartzen badituzte ere", adierazi du.

Datorren astean bertan enpresa pribatura itzultzen dela iragarri du, zehazki, egun eszendentzian dagoen Cie Automative enpresara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.