Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak atzo adierazi zuenez, oraindik ez dute aurkitu iaz-ko abuztuan Donostian desagertu zen emakume bat. Emakumea, 86 urteko Rosa Rodriguez Villaron, iazko abuztuaren 7an desagertu zen. Etxetik Egia auzoko Polloe hilerrira abia-tu zen. Autobusa hartu zuen hilerrira joateko eta orduan ikusi zuten azken aldiz. Ez dago inolako informaziorik, ordea, autobusa hartu ostean egin zuenaz.
Rosa Rodriguez Villaronen senideek hurrengo egunean bertan eman zuten desagertzearen berri, abuztuaren 8an, baina oraindik ez dute aurkitu emakumea. Batez ere Polloeko hilerrian bertan, hilerriaren inguruan eta desagertuaren etxe inguruan aritu dira bilatzen ertzainak eta senideak.Bere senideek zehaztu dutenez, Rosa Rodriguez Villaronek 150 zentimetro da eta 40 kiloko pisua du. Desagertu zen egunean arropa urdina eta lore zuriko bata bat zituen soinean.Ertzaintzak ikusgai du desagertutako emakumearen argazkia, Ertzaintzaren webguneko desagertutako pertsonen atalean. Hauxe da helbidea: www.ertzaintza.net/euskera/html/home.html
Rosa Rodriguez Villaronen berririk izanez gero, Ertzaintzak 112 telefono zenbakira deitzeko edo gertuen dagoen Ertzaintzaren komisarian haren berri emateko eskatu du.Rosa Rodriguez Villaron da Ertzaintzak bere webgunean aipatzen duen Euskal Herriko desagertu bakarra.
GERTAKARIAK
Donostiako emakume batek urtebete darama desagertuta
Iazko abuztuan autobusa hartu zuen Polloeko hilerrira joateko, eta orduz geroztik senideek ez dute haren berririk jaso
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu