poliTIKA

Donostiako gaurko manifestazioa debekatu egin dute, eta lagun batek auzitegira joan beharko du

Epaiketen aurka eta proiektu politiko guztien alde deitu zuten martxa. Auzitegi Nazionalak dio Segi dagoela ekimenaren atzean. Amurrioko deialdia baimendu egin du.

2010eko azaroaren 6a
18:06
Entzun
Fernando Andreu Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak debekatu egin du gaur arratsaldean Donostiarako deituta zegoen manifestazioa, ekimenaren atzean Segi legez kanpoko gazte erakundea dagoelakoan. Aldiz, beste bat baimendu egin du: Amurriokoa -gaur egingo dute-. Dignidad y Justicia ETAren biktimen elkarteak bi deialdiak debekatzeko eskatu zuen atzo.

Hala ere, Donostian dozenaka lagun bildu dira arratsaldean, Bulebarrean. Baina manifestazioa ez egitea erabaki dute, eta debekua aztertzekotan geratu dira.

Donostiako martxa horretan "epaiketa politikoak" salatu nahi zituzten, proiektu politiko guztien alde agertzearekin batera. Orobat, irailean zigortu zituzten hamabost gazte independentistei elkartasuna adierazi nahi zieten. Andreuk dio manifestazioaren deitzaileak Segikoa izateagatik sei urteko kartzela zigorra jasoa duela -Urko Pikaza Ataunek-. Etzirako Auzitegi Nazionalean hitzordua jarri dio hari; bestela, Pikaza atxilotzeko agindua emango du epaileak.

Amurrion Ikasle Egunari buruzko manifestazioa egingo dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.