Donostiako geltoki berriaren proiektua aurkeztu du udalak
DONOSTIA. Geltoki intermodalaren proiektua aurkeztu du Donostiako Udalak. Proiektu horren arabera, Loiolako Erriberan egongo da, Memoriaren Lorategiaren azpian, eta 26,7 milioi euroko kostua izango du. PPk babestu egin zuen geltokia hor jartzeko asmoa, baina atzo ez zuen proiektuaren alde modu argian egin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu