Parte Zaharreko gazte lokal berria, urte luzez hutsik izan den bideokluba, hustu eta itxi egin dute gaur goizean. Goizean goiz iritsi dira udaltzainak, ertzainez lagunduta, eta zigilatu egin dute. Legez kanpo eta agindu judizialik gabe egin dutela salatu dute gazteek.
Bizilagunak biltzen hasi dira inguruan, eta gertatzen ari zena grabatzen hasi dira batzuk. Pertsona horiek identifikatzen hasi da Polizia, tartean, Irutxuloko Hitza-ko kazetari bat.
Auzo lokalaren inguruan bildu dira Parte Zaharreko bizilagunak: "Gure auzoa ez dago salgai!" @irutxulo@AZgazteakpic.twitter.com/pX1IksGrzQ
— Iñaki Agirre (@ikiagirre) 2018(e)ko uztailaren 6(a)
Pertsona batek, Parte Zaharreko gazte batek, ez du identifikatu nahi izan, beharrezkoa ez zela argudiatuta, eta komisariara eraman dute. Jendea errepidean eseri da atxiloketa saihesteko, eta Poliziak indarrez jo du eurengana.
Ertzaintzak atxilotu duen gazteak bere atxiloketaren zergatia azaldu du, poliziaren kotxera igo aurretik @irutxulo@AZgazteakpic.twitter.com/esV2JOS1Aq
— Iñaki Agirre (@ikiagirre) 2018(e)ko uztailaren 6(a)
Joan den larunbatean okupatu zuten Aldamar kaleko 32. zenbakiko lokala. Auzo lokal bihurtu nahi zuten gazteek, eta urte askoan hutsik egon den espazio hori txukuntzen eta prestatzen ibili dira egunotan.
18:00etan Asanblada egingo dute Aldamar kalean, eta 21:00etan manifestazioa abiatuko da Trinitate plazatik.
Informazio gehiago, Irutxuloko Hitza-n.