euskal herria

Donostiako hiru ikasle auzipetu ditu Fiskaltzak, ikaskide bati ia egunero tratu txarrak eragitea leporatuta

2012ko ekainaren 5a
17:31
Entzun

Donostiako itunpeko ikastetxe bateko hiru ikasle auzipetu egin ditu Fiskaltzak, ikaskide bati ia egunero tratu txarrak eragitea egotzita, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak esan duenez.

Ustez erasoak gertatzen ari zirela jakindakoan, ikastetxean bullying-ari dagokion protokoloa abian jarri zutela adierazi du Hezkuntza Sailak.

Epaitegiek erabaki lezaketena errespetuz hartuko duela dio Isabel Zelaaren sailak. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.