Bretxan gaur eguerdian aurkeztu dute Donostiako hondakinen bilgunea. Hainbat auzo elkarte, eragile eta norabanakoz osatua dago bilgunea. "Helburua Donostia zero zabor hiri bilakatzea da", esan du Idurre Zugazagasti bilguneko kideak.
Donostiako Udalak berriki iragarri du bosgarren edukiontzi txipduna hiri osoan jarriko duela, uztailerako. Sistema horrekin birizklatze tasa %60ra igotzeko itxaropena du udalak, Bildu eta PSE-EEren arteko akordioaren ostean. Borondatezko sistemarekin, ordea, "ezinezkoa" iruditzen zaio bilguneari ehuneko horretara iristea. "Hala ere, bakoitzak bere eremuan edo auzoan, ahalik eta emaitza onenak lortzeko ahaleginak egingo ditugu", esan zu Zugazagastik. Hondakinen bereizketa egiten ez duten herritarrekin kezka azaldu du bilguneak. "Udalak kutsatzeko eta lehengaiak desegiteko eskubidea onartuko al die?", galdera egin du taldeak. Auzoetako konpostaguneak egiteko proiektua zergatik gelditu duen ere galdetu dio udalari.