Donostiako Intxaurrondo Hegoa ikastetxe publikoko gurasoen elkarteak agiri bat aurkeztu dio gaur Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari, irakasle bati klaseak ematea galarazteko eskatuz. Elkartearen arabera, irakaslea "behin eta berriz zigortua izan da, besteak beste, ikasle bat erasotzeagatik".
Gaurtik aurrera Lehen Hezkuntzako lehen mailako 23 ikasle ikastetxera ez eramatea erabaki dute hainbat gurasok, "egoera konpondu arte".
Aurretik Hezkuntza Sailarekin harremanetan jarri direla gogorazi dute elkartetik, eta gaineratu dute erakundea "jakitun dela irakasleak beste zentro batzuetan izan duen ibilbideaz eta jazo diren gertaerez".