Jabego intelektuala

Donostiako inauterietako afixa erretiratu egin dute, plagio salaketa batengatik

Paul Fuentes diseinatzaile mexikarrak salatu du. Irabazleak esan du ez zekiela irudiak egile eskubideak zituela.

Ezkerrean, Paul Fuentes diseinatzaile mexikarrak eginiko irudia. Eskuinean, Maher Abedek eginiko afixa.
Irutxuloko Hitza
2020ko otsailaren 25a
11:12
Entzun

Maher Abed diseinatzaileak irabazi zuen aurtengo Donostiako inauterietako kartel lehiaketa (1.000 euro), llama baten irudi batekin: ezpainak margotuta ageri zen, eguzkitako betaurrekoak jantzita, eta zapi bat zuela buruan. Paul Fuentes diseinatzaile mexikarrak, ordea, bere sare sozialetan salatu du kartel hori bere diseinu baten kopia «triste bat» dela. Hain zuzen, 2018ko apirilaren 24an argitaratu zuen diseinu originala, bere sare sozialetan, copyright eta guzti. Donostia Festak-ek antolatutako lehiaketaren oinarrietan argi jartzen du diseinuek «originalak eta inon argitaratu gabekoak» izan behar dutela, eta Abedek aurkeztutakoak bi aldaketa bakarrik zituen: ezpainetako margoa eta betaurrekoen kolorea.

Jarraitu irakurtzen 'Irutxuloko Hitza'-n.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.