Espainiako Itsas Komandantziaren Donostian duen egoitzari 23:10ak aldera egin zioten eraso. Hainbat ezezagunek molotov koktelak jaurti zituzten eta horietako bik eraikinaren aurrealdea jo zuten. Erasoak ez du kalte material larriegirik eragin eta suhiltzaileek ez dute esku hartu behar izan. Patera belztuta geratu da.
Bigarren erasoa goizaldean izan da, ordu biak aldera. Etxean egindako lehergailu batek eztanda egin du Barakaldon dagoen Lutxana kaleko Renfe tren konpainiaren geltoki batean. Tren geltokirako sarreran kalteak eragin ditu leherketan. Ertzaintzak jakinarazi duenez, kanpoko atea hautsi egin da.
Euskal Herria
Donostiako Itsas Komandantziaren egoitzari eta Barakaldoko tren geltoki bati eraso egin diete
Bart Espainiako Itsas Komandantziaren Donostiako egoitzaren eta Barakaldoko (Bizkaia) tren geltoki baten aurka =imolotov koktelak=i jaurti dituzte hainbat ezezagunek. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakainarazi duenez, erasoak kalte materialak baino ez ditu eragin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu