Aurretiazko salmentak ez ditu iragarpenak bete, espero baino dezente sarrera gutxiago saldu dute, eta larunbatean Donostian egitekoa zuten Azken Ikasle Dantza bertan behera utzi dute Ikasle Abertzaleek. Falta diren egunetan gastua berdintzeko adina sarrera saltzea ez dute posible ikusten, eta horregatik erabaki dute jaia ez egitea.
Ohartarazi dute IAren "aurrera begirako lan politikoa baldintzatu" egin zezakeela diru zulo handia egiteak.
IAko arduradunek bideo batean eman dute jaialdia bertan behera uzteko erabakiaren berri. Nabarmendu dute "helburu politikoak" bete dituela urteurrenaren harira egindako jardunak, baina aitortu dute jarraipen apala izan duela larunbateko jaialdiak. Horregatik, diru zulo handirik ez egiteko, bertan behera utzi dute. Sarrerak aurrez erosi zituztenei dirua itzuliko diete, erosi zituzten tokira joanda.
[YouTube]http://youtu.be/CCRp_DU0dYQ[/YouTube]