Donostiako jaitsiera gutxiengoan egoteari eta krisi garaia izateari egotzi die Izagirrek

2012ko urriaren 23a
00:00
Entzun
Azken bi hauteskundeetan —udaletarakoak eta Espainiako Gorteetarakoak— ezkerreko subiranisten koalizioak izan dira nagusi Donostian, baina beherakada izan zuten herenegungo bozetan: hirugarren geratu zen EH Bildu. Juan Karlos Izagirre alkateak esan du gobernuan egoteak eragindako «higaduragatik» izan dela jaitsiera. «Krisi garaian eta gutxiengoan egoteak higadura ekartzen du». Datuak, oro har, onak izan dira EH Bildurentzat, Izagirreren arabera. «Gobernatzen den lekuetan, han nabaritu da gehien boto kopurua jaitsi dela». Zenbakiekin eta hauteskundeak alderatzearekin kontuz jokatzeko eskatu du, nolanahi ere: «Datuak ezin dira estrapolatu». EAJk izandako emaitza ere hartu du hizpide Izagirrek. «Hauteskunde presidentzialen gisakoak ziren igandekoak. Horrelakoetan EAJk igoera handia izan ohi du».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.