Emakumeen aurkako indarkeria

Donostiako klub bateko arduraduna atxilotu dute sexu erasoa egotzita

A.B.F. da atxilotua eta epailearen esku geratu da bortxaketa, sexu erasoa eta langileen eskubideen aurkako delitua egotzita. Lehenagotik atxilotua izan zen, Poliziari eraso egitea leporatuta.

2008ko azaroaren 28a
17:14
Entzun
Donostiako prostituzio etxe bateko arduraduna atxilotu du Espainiako Polizia Nazionalak emakume brasildar bat ustez sexualki erasotzeagatik. Dirudienez, A.B.F. gizonezkoak Donostiako hotel batean bi egunez harreman sexualak edukitzera eta kokaina kontsumitzera behartu zuen, pistola batez mehatxatzen zuen bitartean. Atxiloketa asteazkenean gauzatu zen.

Polizia Nazionalak dioenez, ustezko erasotzaileak beste emakume bat sexualki erasotua zuen eta bere klubean emakumeak prostituitzera behartzen zituen. Gainera, lan baldintza negargarrietan lan egiten zutela eta gizarte segurantzarik ez zutela gaineratu du iturri berak.

A.B.F. abuztuan jada atxilotu zuten Poliziari eraso egitea leporatuta; arrazoi beragatik, lehenagotik Ertzaintzak Hernanin eta Donostian atxilotu zuen. Gainera, urruntze agindua emana dago bere aurka, ustezko sexu eraso batengatik. Jabetzaren aurkako deituengatik aurrekariak ere baditu.

Atxilotu ondoren, epailearen eskuetara eraman dute, bortxaketa, sexu erasoa eta langileen eskubideen aurkako erasoa leporatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.