Donostiako Kursaaleko zubiko baranda zati bat bota du olatu batek

2014ko urtarrilaren 28a
15:30
Entzun

Trafikoarentzat itxita geratu da Donostiako Kursaal zubia. Bi errailak utzi dituzte zabalik, garraio publikoarentzat soilik, olatuek eragin ditzaketen ezbehar gehiago saihesteko asmoz.

Zarautz eta Zumaia arteko errepudea ere itxi egin dute.

Alerta gorrian daude Bizkaia eta Gipuzkoa, olatu handiak direla eta. Sei metrotik gorakoak iragarri ditu Euskalmetek, eta itsas ingurura ez gerturatzeko aholkatu dute. Haizeak orduko 100 kilometroko abiadura baino handiagoa hartuko du arratsaldean, eta zaparradak, ekaitza eta kazkabarra izango dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.