Ezbeharra

Donostiako mendizale bat hil da Espainiako Pirinioan

Sallent de Gallegoko (Huesca, Espainia) Frondiellas gailurrean 54 urteko mendizale bat hil zen atzo arratsaldean. Antza denez, mendizale donostiarrak irrist egin eta erorketaren ondorioz hil zen.

2006ko abuztuaren 1a
15:28
Entzun
Espainiako Gobernuak Aragoin duen ordezkaritzak jakinarazi duenez, Guardia Zibileko salbamendu taldeak aritu ziren mendizalearen gorpua bilatzen. Salbamendu lanak 22:00etan amaitu ziren, hilotza Jakako eirietxeko gorputegira helikopteroz eraman zutenean.

Bestalde, Sallent de Gallegon bertan beste mendizale euskaldun batek ere izan zuen istripua. Oñatiko M.U.U antza, Palas gailurrean ari zen ibilaldi bat egiten eta istripuaren ondorioz zauri arinak ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.