Besteak beste, Gorka Otxoa eta Sara Cozar aktoreek, Baleren Bakaikoa ekonomialariak eta Kattalin Miner kazetariak hartu dute parte Satorralaia plataformak egindako Zer metro? dokumentalean.
Lanaren helburua da topoaren proiektuaren inguruko eztabaida bultzatzea. Dokumentala gaur aurkeztu dute, Donostiako Koldo Mitxelena kulturgunean, eta eskuragarri dago sarean.