Satorralaia herri plataformak Donostiako metroaren kontrako giza katea egin du, gaur goizean, Donostiako erdigunean. Proiektua gauzatzeko lanen hasieraren aurka agertu dira, eta metroa "inposizioa" dela salatu dute.
Giza katea elkarretaratze batekin hasi da, Kontxako pasealekuan, lanak hasi diren lekuan. Hainbat bizilagunek Stop metroa zioten kartelak erakutsi dituzte.
Mikel Alvarezen plataformako bozermaileak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak proiektuaren gaineko "informazioa eta parte hartzea" ordezkatu ditu "propaganda eta inposizio hutsarekin". Alvarezek gaineratu du metroak ez duela babes nahikorik hiritarren artean, baina Jarularitzak "entzungor" egiten diola horri.
Proiektua ez da beharrezkoa, Satorralaiaren iritziz, eta diru publikoaren "xahutzea" dakar. Horrez gain, garraio publikoaren ikuspuntutik, "okerreko apustua" dela ziurtatu dute, autobus sitemarekiko eta Euskotrenekiko uztartzea lortu beharrean, horiekin "lehian" arituko delako.