Donostiako metroaren lanak gelditzeko eskatu dute hondartzan

Ordu erdiko protesta ekitaldia egin dute eguerdi aldean, udako giroarekin plaia beteta zegoela.

Jendez gainezka zegoen hondartza protesta egin dutenean. BERRIA
Edu Lartzanguren.
2020ko ekainaren 21a
14:38
Entzun

«Erokeria gelditu! Metroaren obrak orain Kontxaren azpian» leloaren bidez, Donostiako metroaren lanak erabat gelditzeko eskatu dute gaur eguerdian Donostian, Satorralaia plataformak deituta. Kontxako hondartzara eraman dute protesta, igande eta uda giro betean.

«Kontxa eta Donostia zulatu, zertarako?», mezua zabaldu dute hondarretan jarritako pankarten bidez, eta pasealekuko erlojuetan eginiko bilkuran. Ramon Agirre aktoreak parte hartu du protestan, eta egitasmoaren inguruko antzezlan parodiko bat egin du, metroko lanen zuzendariarena eginda.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.