Azpiegiturak

Donostiako metroaren pasabidea ez egiteko eskatu dute manifestazio batean

Lau kilometro eskaseko bidea egiteko "200 milioi euroko" gastua egin beharra deitoratu dute Satorralaia mugimenduko kideek

Metroaren aurkako protesta. SATORRALAIA
arantxa iraola
2017ko uztailaren 15a
11:08
Entzun

Eguerdian abiatu da manifestazioa, Easo plazatik, eta Kontxako hondartzaraino ailegatu da. Hain justu, azpiegitura horrek, egiten bada, hantxe izango du geltokietako bat. Lugaritz-Kontxa-Easo bidea da, zehazki, herritarren artean desadostasuna piztu duena; kontra daudenak adierazten ari dira oso garestia izango dela, eta ez dela beharrezkoa, gainera. Obrak egiten badira lau bat urtean hiria "hankaz gora" egongo dela salatu dute, eta horrek arazo handiak sorraraziko dituela: inguruko eraikin askori kalteak eragingo dizkiela adierazi dute, eta hautsak eta zaratak eragozpen asko sortuko dituztela.

Satorralaia mugimenduak antolatu du manifestazioa, eta jende askok erantzun dio deiari. "Metroari STOP" esaldia osatu dute denen artean. Mobilizazioan parte hartu dute, besteak beste, Sortuko ordezkari Joseba Alvarezek, LABeko ordezkari Joxean Urkiolak eta AHT Abiadura Handiko Trenaren kontrako mugimenduko eledunek. Jai giroan egin da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.