Donostiako mintegiko parte hartzaileak

2012ko abenduaren 14a
21:18
Entzun

Brian Currin. Adiskidetzearen Batzordean parte hartu zuen abokatu hegoafrikarra. Harremanetarako Nazioarteko Taldeko buru da gaur egun.

Alberto Spektorowski. Israel eta Palestinaren arteko Camp Davideko negoziazioetan parte hartu zuen Zientzia Politikoetako irakasle israeldarra. Harremanetarako Nazioarteko Taldeko kide da gaur egun.

Brendan Mackin. Sindikalista eta Intercomm erakundeko kidea —Belfasten (Ipar Irlanda) komunitate unionista eta errepublikanoen arteko elkar ulertzearen alde dihardute—.

Carmen Magallon. Bakearen eta Askatasunaren Aldeko Emakumeen Nazioarteko Ligako Espainiako presidentea.

Carlos Martin Beristain. Medikua eta psikologiako doktorea. Gerren biktimekin eta giza eskubideen erakundeekin dihardu 1989. urtetik.

Jonan Fernandez. Baketik elkarteko zuzendaria.

Javier Orozco. Heriotza mehatxupean dauden sindikalista eta giza eskubideen defendatzaile kolonbiarrak babesten dituen Asturiasko giza eskubideen programako koordinatzailea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.