Alderdi Popularrak Donostiako udalean duen eledunak, Ramon Gomezek, Udalaren aurkako salaketa aurkeztu du, Gipuzkoa Plazan 14 metroko haga batean ikurrina jarri izana, "prebarikazioa" izan daitekeela. Fiskaltzari ikerketa zabaltzeko eskatu dio.
Gomezen esanetan, Udalak "arau guztiak urratu ditu" aldundiari ikurrina jartzea ahalbidetzeko. Dena den, salaketan ez da alderdi edo pertsona jakin baten izena aipatzen, "egile, laguntzaile edo erantzule" gisa ekitaldian parte hartu zutenak.
Udalak ohar batean azaldu duenez, "sinbolo honekin gure herri osoa identifikatzen da, donostiarrak barne". Uste du Gipuzkoa Plazako ikurrina "sinbolo horri dagokion tokian" dagoela.