Politika

Donostiako udal langileek Kortxoenea gaztetxean zegoen Argalaren murala ezabatu dute

Gaztetxeak berak jakinarazi duenez, aurreko astean Lucio Urtubia anarkistaren murala ere ezabatu zuten gauez, baina orduko horretan ez bezala, oraingoan Udalaren langileek egin dutela salatu dute.

2010eko abenduaren 15a
16:03
Entzun
Donostiako Gros auzoko Kortxoenea gaztetxeko arduradunek salatu dutenez, atzo udal langileek gaztetxeko paretan zegoen Argalaren murala ezabatu zuten. Pareta horren jabetza, "pribatua" dela zehaztu dute, eta udal langileek ez dutela murala ezabatzeko eskumenik azpimarratu dute. "Biktima hitza guztien ahotan dagoen garai hauetan, Batallon Vasco-Españolek eraildako pertsona baten murala" ezabatu dutela nabarmendu dute, gainera. "Beti bezela Euskal Herriak bizi

duen gatazka honetan "biktimak" soilik alde batetakoak dira".

Horrelakorik gertatzen den lehen aldia ez dela jakinarazi dute. Hain zuzen, aurreko astean ezezagun batzuek gauez Lucio Urtubia anarkistaren murala ezabatu zutela esan dute, baina orduko horretan ez bezala, Argalarena udal langileek ezabatu dutela salatu dute. "Argi utzi nahi dugu alperrik dabiltzala beraien mezu ofizialetik dagoen oro ezkutatu nahiean, ezabatzen diguten mural bakoitzaren gainean beste bat egingo dugulako", gaineratu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.