Pintaketak

Donostiako udal talde guztien arbuioa Usandizagaren aurkako mehatxuei

'Gora ETA' idatzi eta diana bat marraztu dute zinegotzi ohia bizi den etxeko atarian.

Pintaketak egin dituzte Donostiako PPko zinegotzi ohi baten etxe atarian. BERRIA
2016ko azaroaren 4a
18:40
Entzun

EAJ, PSE-EE, EH Bildu, PP eta Irabazi Donostiako udal taldeek Maria Jose Usandizaga PPko zinegotzi ohiaren aurkako "mehatxuak tinko errefusatu" dituzte, ohar bateratua aterata. PPren kontrako eta Gora ETA pintaketak azaldu ziren haren etxe atarian. "Pintaketa horiek gainditutako garai batekoak dira, gorrotoa eta intolerantzia besterik ez dute adierazten, eta elkarbizitza zailtzen dute. Udal taldeok Maria Jose Usandizagari elkartasuna adierazten diogu".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.