Erraustegia
Donostiako Udalak erraustegia kokatzeko Zubietako eta Abalotzeko aukerak aztertzea onartu du
Donostiako Udalak onartu egin du errauste planta Zubietan kokatzeko aukerari buruzko azterketa bat egitea. Udalak aurkeztutako hiru kokagune posibleak baztertu ondotik, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gipuzkoako zaborren mankomunitateek Udalari proposatutakoa da Zubietakoa. Horrekin batera erraustegia Abalotzen egiteko aukera ere aztertzea adostu dute.
Odon Elorza Donostiako alkateak aurkeztutako adierazpen instituzionalak EAJren eta EAren aldeko botoak jaso ditu. Aldiz, PPk eta EBk aurka bozkatu dute. Hala ere, adierazpena ez da bere osotasunean onartu. Hain zuzen ere, Odon Elorzak Landarbasoko eta Abalotzeko kokaguneak baztertzeagatik Gipuzkoako Aldundiaren txostenari egindako kritikek ez dute inoren babes jaso.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu