Roman Sudupe Donostiako EAJren ordezkariak Odon Elortza alkateak egin zituen adierazpen batzuei erantzun die gaur. Elortzaren hitzetan, "oso zaila izango da Donostiako eremuetan errausteko plantarentzat beste leku bat bilatzea",Espainiako Espetxe Erakundeekin Martuteneko kartzela Zubietara pasatzea hitzartu baitute.
Suduperen ustetan, Donostiako udalak "errauste plantarentzat leku bat bilatzeko betebeharra" dauka eta Martuteneko espetxe berria Zubietan jartzea ez da eragozpen bat izango errauste planta ere bertan egiteko. Suduperen hitzetan, Zubieta ehun metro karratuko lurraldea da eta "guztientzat lekua dago".
Donostiako Udalak errausteko plantarentzat leku bat bilatu behar duela ohartarazi du EAJk
Roman Sudupe Donostiako Udaleko EAJren bozeramailearen arabera, Udalak bere lurren barruan "errausteko plantarentzat leku bat bilatzeko betebeharra dauka". Suduperen iritziz, Martuteneko kartzela Zubietara pasatzea ez da oztopo bat izango errausteko planta ere bertan jartzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu