Donostiako Udaleko Gobernu taldea utzi du EBk, PSEk errausteko plantarekin izan duen jokabidearekin haserre

Ramon Etxezarreta zinegotzi sozialistak EBren erabakia "penaz" hartu dutela adierazi du. EB gobernukideari jakinarazi gabe errausteko planta Zubietako gainean jartzeko proposamena azken unean sartu zuen PSE-EEk joan den asteleheneko osoko bilkuran.

2007ko otsailaren 2a
16:13
Entzun
Donostiako EB-Berdeak-en batzarrak Udaleko Gobernu taldetik alde egitea erabaki zuen atzo arratsean, aho batez. 70 bat afiliatuk parte hartu zuten batzar horretan, eta erabateko adostasunez gobernu hitzarmena bertan behera uztea hautatu zuten.

Errausteko plantaren kokalekuaren inguruan PSE-EEk izandako jarrerarekin sumindu dira EBkoak. Izan ere, koaliziokideari jakinarazi gabe joan den asteleheneko osoko bilkurako gai ordenan azken unean sartu zuten sozialistek Zubietako gainean eraikitzeko proposamena, EAJ eta EAren babesarekin.

EBko iturrien arabera, jokabide horrekin gobernu talde batean elkarrekin aritzeko behar den konfiantza hautsi dute sozialistek.

Ramon Etxezarreta PSE-EEko zinegotziak EBren erabakia "penaz" hartu dutela agertu du gaur goizean Euskadi Irratian. Egoera bere onera ekartzeko ahalegina egin dutela, baina ezinezkoa izan dela erantsi du Etxezarretak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.