Hainbat kale eraso izan dira bart eta gaur goizean. Besteak beste, Donostiako udaletxeari, PSE-EEren egoitza bati, kutxa automatiko bati eta Renferen trenbide sareari eraso diote.
23:00ak aldera izan daerasoetako lehena, Donostian. Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak agertu duenez, Donostiako udaletxeko ateetako bat, Ijentea kalekoa, likido sugarriakin busti dute eta ondoren koktel bat jaurti diote su har zezan. Suhiltzaileek itzali behar izan dute sua. Atea bera eta sarrerako alfonbra bat hondatu ditu.
Handik ordu batzuetara, 06:20 aldera, Donostian bertan, Kutxak Zarautz etorbidean duen kutxa automatiko bati eraso diote. Han ere likido sugarriarekin busti dute kutxa, eta, ondoren su eman diote. Guztiz kiskalita geratu da.
Amurrion (Araba), berriz, PSE-EEren egoitzari eraso diote, 03:08 aldera. Pneumatiko bat jarri dute egoitzare ate aurrean, eta su eman diote. Ondorioz, egoitzako ate eta pertsianak kaltetu ditu suak, eta lehen pisuetako balkoi ondoak kearekin belztuta geratu dira.
Renferen trenbide sarearen kontra ere egin dute, Bizkaian zein Gipuzkoan. Bizkaian 06:25 aldera katenaria hondatu dute Sestao parean, eta, ondorioz, tren trafiko guztia etenda egon da hiru ordu laurdenez. Halaber, atzerapenak eta arazoak eragin ditu trenen eta bidaiari askoren joan-etorrietan. Gipuzkoan, berriz, 08:30 aldera hondatu dute katenaria Anoeta parean. Ondorioz, hiru orduz etenda egon da trafikoa Hernani eta Legorreta artean.
Erasoak
Donostiako udaletxeari, PSE-EEren egoitza bati eta Renferen trenbideari eraso diete
Likido sugarriarekin busti dute Donostiako udaletxeko ateetako bat, eta ondoren koktel bat jaurti. Amurrion (Araba) pneumatiko bat erre dute PSE-EEren egoitzaren atarian. Renfeko trenbide sarean katenariak hondatu dituzte Sestaon (Bizkaia) eta Anoetan (Gipuzkoa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu