Osasuna

Donostiako zirujau batek kalte-ordaina eman beharko dio liposukzioa gaizki egin zion paziente bati

Donostiako zirujau batek 147.945 euroko kalte ordaina eman beharko dio liposukzioa egin eta zornatu ondoren, beste hiru alditan ebakuntza egin beharra izan dioten emakumezko bati. Liposukzioa medio sortutako osasun arazoengatik ezintasun osoa eta iraunkorra du andre horrek.

2005eko uztailaren 15a
15:57
Entzun
Kaltetutako pazientea 1999ko urtarrilean joan zen Donostiako klinika batera abdomenean, izterretan eta belaunetan liposukzioa egitera; 31 urte zituen orduan.

Epaiak dio gaixoaren osasun egoera ona zela ingresatu zutenean; gizentasuna zuen, eta odolean behar baino burdin gutxiago, baina, oro har, ondo zegoen osasunez. Ebaketa egin eta bi egunera, senda-agiria eman zioten eriari. Sukarra zeukan, eta zerk eragin zion jakin gabe, antibiotiko bidezko tratamendua eman zioten. Astebete geroago, emakumea berriz ingresatu zuten, eskuineko izterra zornatuta. Zorna zerk sortzen zion aztertu gabe, eriari tratamentu bera ematen jarraitu zuten. Ondorioz zorna zabaldu egin zitzaion, eta emakumeari beste hiru ebakuntza egin behar izan dizkiote. Halaber,urtebetez birgaitze tratamendua jarraitu behar izan du, eta egunero sendaketak egin behar izan dizkiote.

Epaiak adierazten du lotura dagoela ebakuntzaren, sortutako zornaren, egoki tratatu ez izanaren eta gaixoaren oraingo egoera fisiko eta psikologiko txarraren artean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.