gizartea

Donostian 120 bizilagun etxetik atera dituzte bart gas isuriagatik

Gros auzoko bi etxepetan izan da ezbeharra, Claudio Delgado kalean, baina ez da inor zauritu. Bizilagunak kiroldegi batera eraman dituzte.

2010eko urtarrilaren 13a
14:34
Entzun
Gas isuria dela-eta Donostian Gros auzoko 120 bizilagun etxetik atera dituzte bart; Claudio Delgado kaleko 3 eta 5 zenbakiko etxepeetakoak. Ez da zauriturik izan, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, eta teknikariak oraindik isuria konpontzeko lanetan dabiltza. Dena dela, topatu dute matxura, lurrazpiko tuberia batean. 1.300 etxetan moztu dute gas zerbitzua.

Goizeko lau eta erdiak aldera eman du abisua lagun batek larrialdi zerbitzuetan, behebarruetako batean gas usain handia zegoela esanez. Udaltzainak, ertzainak eta suhiltzaileak joan dira hara, eta sei eta erdietan 120 lagunak Zubiri Manteo kiroldegira eraman dituzte. Handik hiru bat ordura hasi dira etxera itzultzen.

Claudio Delgado eta Segundo Izpizua kaleak itxi egin ditu Ertzaintzak, eta horrek trafiko eragozpen handiak sortu ditu Grosen goizean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.