25 urteko gizonezko bat atxilotu dute Donostian bertze gizonezko baten hilketarekin lotuta. Gertakaria joan den martxoaren 14an izan zen: ustez atxilotuak 46 urteko gizonezko bat hil zuen labankadaz Donostiako Gros auzoko Katalunia plazan. Astelehenean atxilotu zuten 25 urteko gaztea, eta, harekin batera, 28 urteko emakume bat atxilotu dute Irunen, ustez hilketa ezkutatzea egotzita.
Atxilotuak epailearen aitzinetik pasatu ziren atzo. Gizonezkoa espetxean sartu dute, eta hilketa ezkutatzea egotzitako emakumea, berriz, baldintzapean aske utzi dute.
.