Atxiloketa

Donostian atxilotutako gaztea Soto del Realen espetxeratu dute

Igor Alvarez 23 urteko gaztea atxilotu zuen herenegun gauean Guardia Zibilak Donostian, eta Askatasunak jakinarazi duenez, bi egunez inkomunikatuta eduki ostean Soto del Real espetxera eramateko agindu du epaileak, hari deklarazioa hartu ostean. Inkomunikazioa kendu diotela azaldu du Askatasunak, baina oraindik ez dakitela zergaitik espetxeratu duten, eta ezta bi egun hauetan ze tratu izen duen ere.

2005eko azaroaren 2a
16:32
Entzun
Efe berri agentziaren arabera, atxiloketa hori lotuta legoke herenegun Donostian izan ziren istiluekin.

Ez dago non eta nola atxilotu zuten argitzen duen datu zehatzik. Haren arrebak Guardia Zibilaren dei bat jaso zuen atzo. Intxaurrondon Guardia Zibilak duen polizia etxean dagoela esan zioten. Eta hala jakinarazi zuen Askatasunak. Efek, berriz, atzo goizean Madrilera eraman zutela eta Espainiako Auzitegi Nazionalaren esku utzi zutela eman zuen argitara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.