Politika

Donostian atxilotutako zazpi lagunak datozen orduetan eramango dituzte deklaratzera

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saialak jakinarazi duenez, atzo Donostian atxilotutako zazpi lagunak datozen orduetan utziko dituzte epailearen esku. Atzo Batasunak deitutako manifestazioa egin zen Donostian, Herrizaingo Sailak debekatu arren. Istilu gogorrak izan ziren manifestazioaren ondoren; zazpi lagun atxilotu zituzten eta beste hainbat zauritu. Batasunak aurretik esan zuen bezala Herrizaingo Saila jo du istiluen arduradun.

2005eko abuztuaren 15a
16:42
Entzun
Arratsaldeko bostetan zen hastekoa Batasunaren manifestazioa Donostiako Bulebarrean. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak manifestazioa debekatu egin zuen, ordea, eta ertzain ugari zegoen bertan. Poliziak ez zien utzi manifestazioa egin nahi zuten tokitik egiten, eta beraz, han bildutakoek Donostiako Alde Zaharrean egin zuten manifestazioa eta ondorengo ekitaldia.

Ekitaldia amaitu bezain laster, Ertzaintzak kargatu egin zuen, eta istilu handiak sortu ziren. Ertzaintzak zazpi lagun atxilotu zituen, eta beste hainbat zauritu ziren; haietako bost eritetxera eraman zituzten. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, atxilotuak gaur utziko dituzte epailearen esku.

Batasuna: "Balza da arduraduna"

Batasuneko bozeramaile Joseba Alvarazek Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburu Javier Balza jo du atzo gertatutako istiluen "arduradun", eta gainera, apunteak hartzeko esan dio, "hau ez baita modua prozesu hau bultzatzeko".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.