euskal herria

Donostian aurkitu dute atzo Errenterian desagertu zen 83 urteko emakumea

Zurriolako hondartzan topatu dute, eta haren osasun egoera "nahiko ona" da. Atzo 21:30ean hasi ziren haren bila, DYA sorospen zerbitzuko iturrien arabera.

2012ko otsailaren 24a
11:37
Entzun

Donostiako Zurriola hondartzan aurkitu dute atzo Errenterian (Gipuzkoa) desagertu zen 83 urteko emakumea, osasun egoera "nahiko onean". Atzo 21:30ean hasi ziren emakumearen bila, DYA Hego Euskal Herriko errepideetan laguntzen duen elkarteko iturrien arabera.

08:30ean aurkitu dute, arropa bustiak soinean, eta Donostiako ospitalera eraman dute.

40 boluntario inguru ari ziren bilaketa lanetan parte hartzen.




 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.