Indarkeria matxista

Donostian bi gizon atxilotu dituzte emakume bati eraso egin eta telefonoa lapurtzeagatik

Goizaldean gertatu da erasoa, Parte Zaharrean. Atxilotu batek 32 urte ditu, eta besteak, 23.

Donostiako Alde Zaharra. JON URBE, FOKU
2018ko abuztuaren 16a
11:18
Entzun

Donostiako Fermin Kalbeton kaleko taberna batean gertatu da erasoa. Segurtasun Sailak zabaldu duenez, 32 urteko gizon batek ukituak egin dizkio emakume bati, eta, hark aurre egin dionean, telefonoa kendu dio. 23 urteko gizonezko bat ere atzeman dute lapurretarekin lotuta. Beste batek ihes egin du.

Telefonoa lapurtu ondoren, ihesean irten dira hiru gizonezkoak, baina emakumeak eta harekin zeudenek harrapatu egin dituzte haietako bi. Ertzaintzak atxilotu egin ditu biak, lapurreta eta sexu abusuak egotzita. Hirugarrenaren bila dabiltza.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.