Donostian emakume bat zauritu dute labankadaz; bikotekideak eraso dio ustez

Erredakzioa
Donostia
2012ko martxoaren 2a
00:00
Entzun
Emakume bat Donostiako erietxean ospitaleratuta dago ostegun goizaldeaz geroztik; ustez bikotekideak sabelean labankada bat eman zion. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, erasoa atzo goizaldean gertatu zen, 02:00 aldera, Donostiako etxebizitza batean. Abisu bat jaso zuen Ertzaintzak; anbulantzia eta ertzainak etxebizitzara joan zirenean, emakumeazaurituta topatu zuten. Sabel aldean zituen zauriak, eta Donostiako erietxera eraman zuten emakumea; oraindik han dago ospitaleratuta. Ertzaintza bikotekidearen bila ari da, gertaera argitzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.