Suhiltzaileek Donostian Jose Elosegi Etorbideko eraikin batean piztu den sua itzali dute dagoeneko eta eraikin horren ondoan bizi diren lagunak euren etxeetara itzuli dira.
Erre den eraikinean ez zela inor bizi adierazi du Donostiako Udaltzaingoak baina suhiltzaileen arabera lagun bat bertan bizi zen. Sutearen momentuan ez zegoen etxean eta ez da zauriturik izan. Sutea,14:30eak inguruan hasi da eta eraikinaren egitura zurezkoa izateak asko zaildu ditu itzaltze lanak.
Gizartea
Donostian eraikin batean piztu den sutea itzali dute eta bizilagunak euren etxeetara itzuli dira
Suhiltzaileen arabera erretako eraikinean pertsona bat bizi zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu