Donostian eta Los Arcosen lurperatuko dituzte Formigalen hildako bi eskiatzaile donostiarrak

2008ko urtarrilaren 5a
19:46
Entzun
Donostian eta Los Arcosen emango diete azken agurra atzo Pirinioetan, Formigalen (Aragooi, Espainia), elur jausi batek harrapatuta hil ziren bi eskiatzaile donostiarrei.

Iñigo Zurita Los Arcosen (Nafarroa) hilobiratuko dute, eta bihar eguerdian egingo dituzte haren aldeko hileta elizkizunak. Izan ere, 37 urteko Zurita donostiarra zen jaiotzez, Gasteizen bizi izan zen umetatik, eta egun Madrilen bizi zen. Los Arcosekin, berriz, familia lotura handia dute eta han hilobiratzea erabaki dute senideek.

36 urteko Daniel Osanbelaren hiletak, berriz, Donostian egingo dira, ziurrenera astelehenean. 17:30 inguruan iritsi da gorpua Zorroagako tanatoriora.

Bi donostiar horiek eta beste lagun bat -Formigalgo estazioko langile bat- atzo hil ziren pistetatik kanpo zebiltzala, elur jausi batek azpian hartuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.