Joan den igande goizaldean gertatu zen, Donostiako Parte Zaharrean. Iturri ofizialen arabera, biktima emakume batekin hitz egiten ari zen, eta beste batek eraso zion. Udaltzaingoak astelehenean atxilotu zuen erasotzailea, eta epaileak hura espetxeratzeko agindu du, lesio larriak eragitea egotzita.
Biktima, 30 urte inguruko gizonezkoa, Donostiako erietxera eraman zuten, koman.