Donostian gorpu bat aurkitu dute, pasealeku batetik gertu
DONOSTIA. Gorpu bat azaldu zen, atzo, Donostiako Oriamendi pasealekutik gertu. Inguruan sastraka batzuk mozten ari zen langile batek aurkitu zuen gorpua. Gorpua aspaldikoa da: hezurrak baino ez ziren. Ertzaintzak ikerketa hasi du, gorpua identifikatu eta heriotza argitu ahal izateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu