Gure Esku Dago

Donostian grabatuko dute gaur giza katea sustatzeko iragarkia

Jende andana bildu zen atzo Bilbon. Euskal Herriko hainbat tokitan egingo dituzte grabaketa gehiago, asteon. Bideoa: #E8spota grabatzen, Bilbon (Gure Esku Dago - Ahotsa.info). [youtube]http://youtu.be/eD1c9J1cOtU[/youtube]

Berria.info
2014ko apirilaren 28a
14:38
Entzun

Guggenheim ingurua jendez bete zen atzo goizean. Hamarnaka lagun bildu ziren larunbatean Baionan. Gure Esku Dago dinamikak ekainaren 8ko giza katea sustatzeko iragarkiaren lehen bi grabaketa saioak izan ziren. Gaur, berriz, Donostian dute hitzordua herritarrek, Gure Esku Dagoren egoitzan, 10:00etan (Kursaal parean). 

Herritarrei parte hartzera dei egin die, beste behin, Gure Esku Dago dinamikak. Ehun lagun inguru bildu nahi dituzte grabaketa egun bakoitzean. Edonork parte har dezake, baina aurrez mezu elektronikoa bidaltzeko eskatu dute [email protected] helbidera. Hauek dira hurrengo grabazio egunak:


- Apirilak 29: Bardean, Castil de Tierran, 09:00etan.
- Apirilak 29: Gasteizen, Letren fakultatearen parean, 16:00etan.
- Apirilak 30: Iruñean, lekua zehazteke, 09:00etan.
- Apirilak 30: Berriozarren, Eguzki plazan, 14:30ean.

Ahotsa.info hedabidearen laguntzaz, grabaketa egun bakoitza nola egiten ari diren erakusten ari da Gure Esku Dago, bideo bidez. Hona Baionakoa:

[youtube]http://youtu.be/_uSuq75XvBU[/youtube]

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.