Sute bat piztu da gaur arratsaldean Donostiako Jose Elosegi kaleko etxebizitza batean, eta bertan ziren hamahiru pertsona aterarazi dituzte eraikinetik. Horietatik hamabi artatu behar izan dituzte, kea arnastu dutelako; zazpi osasun zentroetan, eta bost tokian bertan.
Udalak jakinarazi duenez, 16:30 inguruan piztu da sua, kale horretako 121 atariko etxebizitza batean. Oraingoz ez dakite zer dela-eta piztu den sutea. Suhiltzaileak joan dira hara, eta, garrak itzalita badituzte ere, ke asko pilatu da etxebizitzetan. Larrialdi zerbitzuek 19:20ean jakinarazi dute sua itzali dutela.
Kalea bi noranzkoetan moztu dute, eta zirkulazioa inguruko kaleetatik bideratu dute Udaltzaingoak eta Ertzaintzak.