Astebetean haren bila jardun ostean, asteazken gauean atxilotu zuten abenduaren 1ean Donostian hilda agertutako gaztearen aita. Duela astebete, 13 urteko gazte baten gorpua aurkitu zuten Donostian, Antigua auzoko etxe batean; labankadaz hila zen, eta nahasmen handia sortu zen heriotzaren arrazoien inguruan. Ertzaintzak zabaldutakoen arabera, bere buruaz beste egin zuen gazteak, nahiz eta sabelaldean zituen labakadak, eta etxeko leku batean baino gehiagotan aurkitu zituzten odol arrastoak.
Harrezkero aitaren bila jardun dute poliziek. Asteazken gauean senide baten etxera sartzen ikusi zuten aita, Donostian bertan. Ertzainek horren berri izan zuten orduko atxilotu zuten aita, atzo jakinarazi zutenez. Semeari laguntza emateko betekizunari uko egitea leporatuta atxilotu dute gizona, eta oraindik gertaera ikertzen ari direla zehaztu du Ertzaintzak.
Ertzaintzak atzo zabaldutakoaren arabera, semea hil zen lekuan eta momentuan aita bertan zen. Zer gertatu zen argitzeko ikerketarekin jarraitzen duela azaldu du orain Ertzaintzak, baita aitaren «parte hartzea zehazten» ari dela ere.
Donostian hilda agertu zen 13 urteko gaztearen aita preso hartu dute
Senide baten etxean atzeman dute gizona, eta semeari laguntza emateko betebeharrari uko egitea egotzi diote
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu