GIZARTEA

Donostian hilda agertutako 13 urteko gaztearen aita atxilotu dute

Asteazken gauean hartu zuten preso ertzainek, senide baten etxean, Donostian bertan.

2011ko abenduaren 8a
21:29
Entzun

Abenduaren 1ean 13 urteko gazte baten gorpua aurkitu zuten Donostian; labankadaz hila zen, eta nahasmen handia sortu zen heriotzaren arrazoien inguruan, nahiz eta, Ertzaintzak zabaldutako hipotesiaren arabera, gazteak bere buruaz beste egin zuen. Harrezkero aitaren bila jardun dute poliziek, emaitzarik gabe atzo arte.

Astebeteko bilaketaren ostean, asteazken gauean senide baten etxera sartzen ikusi zuten aita, Donostian bertan. Ertzainek horren berri izan zuten orduko atxilotu zuten hildakoaren aita. Semeari laguntza emateko betekizunari uko egitea leporatuta atxilotu dute.

Ertzaintzaren ikerketen arabera, semea hil zen lekuan eta momentuan aita bertan zen. Gertatu zena argitzeko ikerketarekin jarraitzen duela azaldu du Ertzaintzak, baita aitaren "parte hartzea zehazten" ari dela ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.