Atzo hasi zen Donostian Atlantic Logistic Forum, eta hura eten du pankartekin sartu den lagun talde batek. AHTaren eta Jaizkibelgo superportuaren kontrako mezuak zituzten pankartetan.
13:00ak aldean sartu dira foroa ospatzen ari ziren Kursaaleko aretora, eta bi pankarta handi zabaldu dituzte. Segurtasunaz arduratzen den langile batek handik ateratzeko eskatu die, eta halaxe egin dute hamar bat minutu pasatu ostean.
AHT
Donostian ospatzen ari zen Atlantic Logistic Forum eten dute AHTren kontrakoek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu