Donostian sute batean zauritutako emakumezko bat Zainketa Berezien Unitatean dago

2008ko abenduaren 11
12:05
Entzun
Donostiako Antigua auzoan su hartu zuen atzo gauean etxebizitza batek, eta sute hartan zauritutako emakumezko bat Zainketa Berezien Unitatean dago Donostia Ospitalean.

Atzo gaueko hamar eta erdiak aldera piztu zen sutea, Gasteiz kaleko seigarren atariko etxebizitza batean. Inguruko taberna bateko langileak ohartu ziren bosgarren pisutik kea ateratzen zela eta abisua eman zieten larrialdi zerbitzuei.

Etxean zegoen emakume bat larri zauritu zen kea arnastuta, eta arestian aipatu bezala, Donostiako Ospitalean dago Zainketa Berezien Unitatean. Suhiltzaileek bi ordu behar izan zituzten sua menpean hartzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.