Aurrera jarraitzen du Orain Presoak dinamikak antolatutako bizikleta martxak. Baiona eta Donostia arteko bidea egin dute gaurkoan. Goizeko hamarrak inguru zirela irten dira parte hartzaileak Baionako gaztetxearen paretik, eta, Errenterian bazkaldu ostean, Donostiako Zuloaga plazarainoko bidea egin dute. Han, Sara Majarenas preso ohiak azaldu ditu mobilizazioren aldarrikapenak; ondoren, jai txiki bat antolatu dute.
🚴♂ï¸Ã‚ 2. Etapa Baiona âž¡ï¸Ã‚ Donostia.
— Sare #OrainPresoak👌ðŸ—ÂÂ🕊 (@sare_herritarra) 21 de julio de 2018
[📰 Kronika] Atzoko etaparen ostean, Baionako Barnetegian loaldia eta gosari ederra hartuta, goizeko 09.30ak inguruan irten da Zizpa Gaztetxe paretik Donostia alderantz. #OrainPresoakhttps://t.co/L5SxLBkZ5Ypic.twitter.com/qMZkVxIji6
Jose Javier Oses aske
Bestaled, Etxerat-ek jakinaraqzi duenez, aske geratu da Jose Javier Oses. Burlatarra 2012an atxilotu zuten, eta zortzi urteko kartzela zigorra ezarri zioten, ETAko kide izatea egotzita. Hainbat urtez Fleury Merogisko espetxean egon ostean, Mont-de-Marsangora eraman zuten iazko azaroan, Euskal Herritik 234 kilometrotara.
Ordea, aurtengo urtarrilean Espainiaratu egin zuten. Kale borroka ekintzetan parte hartze leporatuta epaitu zuten hil honen hasieran. Soriako kartzelan egin ditu azken hilabeteak.