Downing Streetekoaren pareko adierazpen batekin amaituko den prozesua abiatzea proposatuko dio Ibarretxek Zapaterori

Madrilgo Moncloa jauregian bilera egingo dute bihar Jaurlaritzako lehendakariak eta Espainiako gobernuburuak. Bi ardatzen gainean aritu beharko liratekela esango dio Ibarretxek Zapaterori: batetik, bake prozesu bat lantzen, eta, bestetik, hitzarmen politikoa helburu duen elkarrizketa.

2007ko urriaren 15a
18:35
Entzun
Jaurlaritzako Lehendakaritza Sailak jakinarazi duenez, Downing Street-ekoaren pareko adierazpen batean amaituko den prozesua abiaraztea proposatuko dio bihar Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakariak Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiakogobernuburuari, Moncloan egingo duten bileran.

Downing Streeteko adierazpena 1993ko abenduaren 15ean itundu zute John Major Erresuma Batuko lehen ministroak eta Albert Reynolds Irlandako Errepublikako gobernuburuak, eta Ipar Irlandako herritarrei burujabetza eskubidea aitortu zieten. Hango prozesua abiatzeko oinarrietako bat izan zen. Hain justu, halako adierazpen bat hitzartzea gatazkaren konponbidean aurrera egiteko giltza litzateke Jaurlaritzaren iduriko.

Ibarretxek Zapaterori agertuko dio bi zutaberen gainean egin behar dela ariketa hori: batetik, bake prozesu baten bila, eta, bestetik, hitzarmen politikoa lantzeko. Bigarren prozesu horretarako alderdi guztiak mahai batean inguruan biltzea lortu beharko litzateke, eta "ahalik eta akordio zabalenera iristea".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.