Orotara, ehun arma inguru, jaurtigaiak, kargadoreak, isilgailuak eta bi kilo bolbora aurkitu dituzte Bizkaiko baserri batean. Gizonezko bat ere atxilotu dute armak legez kanpo edukitzea eta haiekin trafikatzea egotzita. Ertzaintzak eta Espainiako Poliziak parte hartu dute CAN operazioan.
Espainiako Barne Ministerioak jakinarazi duenez, atxilotuak legez kanpo sartzen zituen armak Espainiara, posta erabiliz.