euskal herria

Dozenaka lagun elkartu ziren atzo Erronkarin faxismoaren aurka

Hispania Verde "Espainiako talde faxista baten adar ekologistaren" bilkuraren aurrean elkartu ziren, horien etorrera salatzeko.

Erronkariko atzoko bilkura. BERRIA
2014ko maiatzaren 12a
08:08
Entzun

Erronkari gazte asanbladak ohar baten bidez jakinarazi duenez, MSR mugimendu faxistaren adar ekologista da Hispania Verde, "diskurtso faxista zabaltzeko asmoz zein militanteak bereganatzeko asmoz MSRk erabiltzen duen mozorroa". Erronkarira (NaPirinioetan hartz emeak sartzeko eskatzera etorri ziren atzo talde horretako hamar bat kide, eta gazte asanbladak salatu duenez, "Pirinioetako hartzaren inguruko gatazka bere egitera".

Hispania Verderen bilkuraren aurrean, ordea, Erronkariko eta ibarreko beste herri batzuetako 200 bat herritarrek erantzun zioten faxismoaren aurkako deialdiari. "Edozein keinu faxistarik onartzen ez dugulakoan, Erronkariko herritarrok mugimendu honi geure ezetzik handiena emateko antolatu eta altxatu gara. Beraz faxistak Erronkaritik kanpora!", diote gazte asanbladako kideek. Bideoa: Erronkariko herritarren bilkura (Sare Antifaxista).

[Berriatb]http://youtu.be/aJ5gIl8HIts[/Berriatb]

Eguerdian iritsi ziren Hispaina Verdekoak autobus batean, Zaragozatik. Espero bezala, Guardia Zibilaren babesean iritsi ziren Erronkarira. "Alde hemendik! Utzi bakean!" oihuekin hartu zituzten Erronkarin. Herritarrek salatu zuten probokazio hutsa zela bisita hori, eta protesta gisara motozerra hotsa entzungai izan zen bilkurak iraun zuen bitartean. Tentsio uneak ere bizi izan ziren, Guardia Zibila Zaragozatik etorritakoak babestera atera zenean. 

Zaragozan ere 2010ean hainbat elkartek salatu zuten Hispania Verderen jarduna 2010ean zuhaitz batzuk landatu behar zituztela eta. Zaragozan pasa den apirilean aurkeztu zuen txosten bat MSRren inguruan, eta Europako bozetara aurkeztuko direla ohartarazi zuen: "Oso garrantzitsua da mozorroa kentzea faxistei, jendea engaina ez dezaten", esan zuen Alma Samper egileak. MSRren inguruko txostena zabaldu dadin, sarean jarri du irakurgai.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.