Dozenaka lagun hil dituzte Kurdistanen, bi erasotan

2015eko martxoaren 20a
20:14
Entzun

Newroz eguneko ospakizunetan ari zirela, dozenaka lagun hil dituzte Al Hasakan, Siriaren mendeko Kurdistanen, motorrean zihoazen bi lagunek bonbak lehertarazi ondoren. Giza Eskubideen Siriako Behatokiaren arabera, ehun bat dira erasoetan hil edo zauritu direnak. Erakunde horren arabera, Estatu Islamikokoak ziren erasotzaileak.

Munduko ipar hemisferioan udaberriaren ekinozioa ospatzen den egunean ospatzen dute kurduek urte berria. Newroz jaia da euren egutegiko egun gogoangarriena.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.